Kirol-fisioterapeuta Donostian

Errekuperatu kirol-lesioetatik Donostiako fisioterapia-talderik onenarekin

GUNAn, gure kirol-fisioterapia lesio edo gaitz kroniko baten prozesu osoan laguntzeko diseinatuta dago: mina agertzen den unetik entrenamenduetara erabat itzuli arte, zure kirol-maila edozein dela ere. 

Horretarako, zure kasua ikuspegi global batetik aztertzen dugu, kirol-lesioetan espezializatutako fisioterapeuten esperientzia, beharrezkoa denean ekografia bidezko balorazioa eta gure gimnasioan egiten den lan aktiboa uztartuz, mugikortasuna, indarra eta kontrola berreskuratzeko.

Donostian errehabilitazioaren arloan erreferentziazko zentroa gara. Horretarako, igerileku terapeutikoa dugu, inpaktu txikiagoarekin karga pixkanaka lantzeko aproposa, baita azken belaunaldiko teknologia ere, hala nola talkada-uhinak, diatermia eta neuromodulazioa. Teknologia horiek errekuperazioa bizkortzen dute eta emaitzak hobetzen dituzte tendinopatietan, gainkargetan edo lesio kronikoetan.

Gure helburua argia da: zure jarduera fisikora minik gabe eta segurtasunez itzultzea, eta etorkizunean lesioak izateko arriskua murriztea, zure kirol-helburuetara egokitutako tratamendu oso bati esker.

ZERTAN DATZA KIROL-FISIOTERAPIA?

Kirol-fisioterapia egunerokoan jarduera fisikoren bat egiten duten pazienteengan oinarritzen den fisioterapiaren adar bat da. 

Lehenik eta behin, zure kirol-lesioa edo ondoeza ebaluatzen dugu, arazoaren jatorria aurkitzeko eta tratatzen hasteko.

Horretarako, eskuzko teknikak, ohatilan egiten diren terapiak, ariketa terapeutikoa, mugimendura berriro egokitzeko lana eta aholkularitza uztartzen ditugu, segurtasunez entrenatzen jarrai dezazun. 

Eta, behar izanez gero, gure igerilekua helburu terapeutikoekin erabiltzen dugu, errekuperazio progresiboagoa eta inpaktu txikiagokoa lortzeko.

Kirol-fisioterapiaren onurak

  • Mina eta hantura murriztea. 
  • Errekuperazio azkarragoa eta osoagoa. 
  • Mugikortasuna eta indarra hobetzea.
  • Berrerortzeak eta lesio berriak prebenitzea.
  • Desorekak eta mugimendu desegokiak zuzentzea.
  • Kirolera itzultzean konfiantza handiagoa izatea.

Noiz gomendatzen da kirol-fisioterapeuta batengana joatea?

Kirola egiten duzunean ondoeza edo mina sentitzen baduzu, besteak beste, honako arrazoi hauengatik:

  • Kolpeen, ahaleginaren edo gainkargaren ondoriozko lesioak.
  • Bihurrituak, tendinopatiak eta muskulu-zuntzen hausturak.
  • Belauneko, orkatilako, sorbaldako, ukondoko eta abarretako mina.
  • Entrenamenduen ondoriozko gerrialdeko edo lepoko mina.
  • Lesio baten ondoren aurreko kirol-maila berreskuratzeko zailtasunak.
  • Jarduerari berriro ekiten diozun bakoitzean errepikatzen diren ondoezak.

Kasu horietako edozeinetan, gure zentroan lagun diezazukegu.

Kirol-fisioterapeuta Donostian

BALORAZIOA, TRATAMENDU PERTSONALIZATUA ETA EMAITZAK

Errehabilitazio- eta errekuperazio-tratamenduari ekin aurretik, azterketa bat egiten dizugu zure egoera baloratzeko eta honako hauek ezagutzeko:

  • Lesio mota eta zein fasetan dagoen. 
  • Zure kirolaren eskakizunak. 
  • Helburu pertsonalak eta errekuperazio-epeak.

Informazio horrekin, zure beharretara egokitutako plan espezifiko bat diseinatzen dugu, eta zure aurrerapenen arabera egokitzen joango gara.

Emaitzak lehen saioetatik nabaritu daitezke, baina tratamenduaren iraupena zure lesioaren, jarduera-mailaren eta tratamenduarekiko erantzunaren araberakoa izango da. Etengabeko jarraipena egiten dugu beti, errekuperazio egonkorra eta iraunkorra bermatzeko.

GUNAko fisioterapia aukeratzeko arrazoiak

GUNAn, kirol-medikuntzan eta berregokitze funtzionalean esperientzia handia duten fisioterapeutak ditugu. Gainera, mediku errehabilitatzailea eta kirol-medikua ere baditugu, eta haiekin taldean lan egiten dugu, baita zentroko beste espezialista batzuekin ere, zure kasuak hala eskatzen badu.

Talde bikaina zure ondoan

9 fisioterapeuta ditugu, bakoitza arlo espezifikoetan prestatua. Horri esker, zure kasurako profesionalik egokiena eslei diezazukegu, eta beharrezkoa denean taldean ere lan egin dezakegu.

34 ºC-ko igerileku terapeutikoa 

Igerilekuan errehabilitazioa egiteko gune bat dugu, oso tresna eraginkorra mina, mugikortasun murriztua edo ebakuntza ondoko errekuperazioa duten kasuetan.

Erabat hornitutako gimnasioa 

Era guztietako ekipamenduak eta gune espezializatuak dituen gimnasioa dugu. Bertan, mugimendua, luzaketak eta indarra modu aktiboan lantzen ditugu, errehabilitazio azkarragoa eta hobea lortzen laguntzeko.

Zurekin batera egiten dugu aurrera 

Errekuperazio-plan pertsonalizatuak prestatzen ditugu, etxean aurrera egiten jarrai dezazun ariketak irakasten dizkizugu, eta ariketa funtzional egokitua txertatzen dugu, hobekuntzak eguneroko mugimendu eta keinuetan isla izan dezan. Gainera, prozesu osoan laguntzen dizugu, edozein errekuperaziotan funtsezkoa baita.

Diziplina anitzeko zentroa 

Mediku errehabilitatzailea dugu, eta, behar izanez gero, zure fisioterapeuta zentroko beste zerbitzu batzuekin koordinatu daiteke: Medikuntza, Podologia, Neurologia, Pilates, Kirol Medikuntza, Errehabilitazioa… Dena GUNAtik irten gabe.

ZURE KIROLERA BERME OSOZ ITZULI NAHI DUZU? ESKATU HITZORDUA

Gaitz edo lesio batetik errekuperatu nahi baduzu, GUNAn gure kirol-fisioterapian espezializatutako taldearekin lagun diezazukegu.

Jarri gurekin harremanetan 943 290 355 telefono-zenbakira deituz, administracion@guna.es helbidera idatziz edo formularioaren bidez.

Pozik emango dizugu informazioa eta behar duzun guztian lagunduko dizugu.

Interesgarriak izan dakizkizukeen beste zerbitzu batzuk GUNAn