Kirol-medikuntza Donostian
Zure osasuna zainduz, zure kirol-errendimendua hobetzen dugu
Kirol-medikuntza ariketa fisikoak giza gorputzean dituen ondorioak aztertzen dituen medikuntzako espezialitatea da. Haren helburua lesioak prebenitzea, diagnostikatzea eta tratatzea da, baita pertsonen osasuna eta errendimendua hobetzea ere.
Kirolean hasi berria izan nahiz urteak entrenatzen eraman, GUNAn laguntzen dizugu kirolaz gozatu eta segurtasunez eta osasuntsu jardun dezazun. Horretarako, Kirol Medikuntzan espezializatutako mediku bat dugu, zure egoera, helburuak eta historia medikoa baloratuko dituena.
Aurretiazko balorazio horretan oinarrituta, jarduera-plan pertsonalizatu bat diseinatuko dugu zurekin batera: zure egungo egoera fisikoa ezagutzeko probetatik hasi eta zure erronkak lortzen lagunduko dizun diagnostikoraino.
Diziplina anitzeko osasun-zentroa gara, eta, beharrezkoa izanez gero, zure tratamendua beste espezialista batzuekin koordinatu dezakegu. Horrela, arreta osoagoa eta eraginkorragoa eskainiko dizugu, beste zentro batzuetara joan beharrik gabe.
ZER EGITEN DUGU GUNAKO KIROL MEDIKUNTZAN?
Kirola egiten baduzu, behar duzun guztian lagun diezazukegu, kirol-balorazio mediko oso baten bidez.
- Banakako kiroletarako azterketa medikoak.
- Taldeko kiroletarako azterketa medikoak.
- Esfortzu-probak eta errendimenduaren kontrola.
- Kirol-analisiak eta gorputz-masaren indizea (GMI) eta gorputzeko gantz-ehunekoa bezalako parametroen kontrola.
- Kirol-lesioen diagnostikoa
- Kirol-lesioen tratamendu medikoa.
- Lesioen berragerpena prebenitzea eta zure beharretara egokitutako jarraipena.
- Gure fisioterapia-, errehabilitazio- eta ariketa terapeutikoko taldeekin koordinazioa.
- Maratoiak eta triatloiak bezalako inpaktu handiko probetan kirola segurtasunez egiten hasteko aholkularitza.
Norentzat da egokia Kirol Medikuntza?
Kirola osasungarria da pertsona guztientzat, adina, maila eta helburuak edozein direla ere. GUNAn kirolaz arazorik gabe gozatzen laguntzen dizugu.
- Entrenatzen hasten diren eta hasieratik osasun-berme guztiekin egin nahi duten pertsonak.
- Ariketa fisikoa egitean edota lehiaketa baten ondoren ondoeza nabaritzen duten pertsonak.
- Adituen esku daudela jakinda, beren kirol-errendimendua hobetu nahi duten pertsonak.
- Kirol-klubetako kirolari amateurrak edo profesionalak.
- Maiz lesionatzen diren eta lesioak prebenitzeko haien arrazoiak sakonago ezagutu nahi dituzten kirolariak.
- Adin jakin bat duten eta prebenitu daitezkeen lesioak izateko arriskurik gabe aktibo mantendu nahi duten pertsonak.
- Garapen-etapan kontrol medikoaren segurtasuna behar duten haur eta nerabe kirolariak.
GUNAko kirol-azterketa medikoak
Kirol Medikuntzaren oinarria prebentzioa da: kirolariaren osasuna ebaluatzea eta zaintzea, jarduera fisikoa egin aurretik eta denboraldi osoan zehar.
Horregatik, kirol-azterketa mediko osoak egiten ditugu, zure adinera, mailara eta kirol-diziplinaren eskakizunetara egokituta, ahalik eta segurtasun eta konfiantza handienarekin entrenatu eta lehiatu ahal izan dezazun.
Hainbat proba eta balorazio mota eskaintzen ditugu:
- Kirol-gaitasunaren oinarrizko probak, bereziki eskola-adinekoentzat gomendatuak.
- Esfortzu-probak, ariketa fisikoaren aurrean sistema kardiobaskularrak eta arnas sistemak duten erantzuna ebaluatzeko.
- Laktato-probak, errendimendua optimizatzeko eta entrenamendu-kargak egokitzeko.
Era berean, kirol-klub amateur eta profesionalekin eta kirol-federazioekin koordinatuta lan egiten dugu, haien azterketa medikoak egiteko.
Gainera, Behobia, maratoiak, Zegama-Aizkorri eta beste herri-lasterketa batzuetan, baita triatloietan eta zeharkaldietan ere, kirol-erronkei aurre egiten dieten kirolari askori laguntzen diegu eta haiek prestatzen ditugu. Beren egoera fisikoa ezagutzen eta lehiaketara ahalik eta baldintza onenetan iristen laguntzen diegu.
GUNAKO KIROL-ERRENDIMENDUAREN PROBAK ETA BALORAZIO MEDIKOA
Kirol Medikuntzan espezializatutako mediku bat jartzen dugu zure eskura, lehen mailako tresneriarekin. Zure gorputza eta gaitasunak hobeto ezagutzen lagunduko dizugu, modu eraginkorragoan entrenatu ahal izan dezazun.
- Bihotzaren kontrola elektrokardiograma bidez, jarduera fisikoan zehar eta atsedenaldian, edozein anomalia hautemateko.
- Laktatoaren neurketa, zure esfortzu-gaitasuna aztertzeko.
- Atalase anaerobikoaren azterketa.
- Arnasketarekin eta nekearekin lotutako parametroen erregistroa eta analisia.
- Entrenamendu-eremu pertsonalizatuen egokitzapena.
Nola lan egiten dugun GUNAko Kirol Medikuntzan
Prozesua balorazio medikoko hitzordu batekin hastea gustatzen zaigu beti. Hitzordu horretan, gure espezialista-taldeak zure kasua aztertzen du:1. Entzuten dizugu: zer kirol egiten duzun edo egin nahi duzun, hasieratik minik edo eragozpenik duzun, zer kirol-helburu dituzun, erronka horiek lortzeko zer epe ezarri dituzun, etab.
2. Azterketa osoa egiten dugu, baita lehen aipatutako beharrezko probak ere, hasierako unean zure kirol-errendimenduaren balorazio medikoa egiteko.
3. Zuretzat eta egiten duzun kirolerako plan pertsonalizatua prestatzen dugu: tratamendua, prebentzioa, kontrola edo proba osagarriak.
Guretzat, zure egoera pertsonalari lehentasuna ematea ez da ohiko prozedura hutsa. Hemen ez dago guztientzako errezetarik, ezta plan orokorrik ere. Zu bakarra zara, zure gorputza bakarra da, zure egoera bakarra da eta, beraz, zure planak ere zuretzat berezia izan behar du. Hori da gure konpromisoa.
GUNAKO KIROL MEDIKUNTZAREN ABANTAILAK
- Mediku espezialista batek eskainitako arreta.
- Diziplina anitzeko zentroa, fisioterapeutak, nutrizionistak, podologoak, prestatzaile fisikoak eta beste profesional batzuk dituena, beharrezkoa izanez gero tratamendua osatzeko.
- Jarraipen pertsonalizatua.
- Horri esker, ikuspegi integrala eta koordinatua eskaintzen dugu, fisioterapia, entrenamendua eta errehabilitazioa uztartuz.
- Segurtasuna, prebentzioa eta ongizatea dira gure lehentasunak.
GUREKIN ZAINDU NAHI DUZU ZURE KIROL-OSASUNA?
Kirol-proba bat prestatzen ari bazara, kirola segurtasunez egiten hasi nahi baduzu, ondoeza baduzu, Donostian kirol-lesio bat tratatu eta sendatu behar baduzu edo, besterik gabe, zure egoera fisikoa egiaztatu nahi baduzu, hemen gaude zuri laguntzeko.
Kirol-klub bat bazarete eta zuen kirolarien jarraipen medikoa egitea nahi baduzue, edo kirol-lizentziak izapidetzeko beharrezkoak diren azterketa medikoak egiteko zuen erreferentziazko zentroa izatea nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan.
Donostiako Kirol Medikuntzan espezializatutako gure mediku-taldea zure esanetara dago. Ez izan zalantzarik eta deitu +34 943 290 355 telefono-zenbakira edo idatzi administracion@guna.es helbidera hitzordua eskatzeko.