Errehabilitazio-medikuntza
zure mugikortasuna, funtzionaltasuna eta bizi-kalitatea.
Lesio bat, ebakuntza bat edo istripu bat jasaten dugunean, ez da nahikoa kaltea sendatzea: funtzionaltasuna berreskuratu behar da. Eta errehabilitazio-medikuntzak berriro mugitzeko, ondo sentitzeko eta eguneroko jardueretara normaltasunez itzultzeko laguntzen dizu.
GUNAn mediku espezialista batekin lan egiten dugu. Mediku horrek plan pertsonalizatu bat koordinatzen du, hainbat espezialitatetako gure fisioterapeuta-taldearekin elkarlanean, gustuko dituzun jarduerak berriro egin ahal izan ditzazun, minik gabe, segurtasunez eta konfiantzaz.
Zer egiten dugu GUNAko Errehabilitazio Medikuntzan?
Zure gorputzaren errekuperazioa da lehentasuna, eta zure ongizate fisikoa eta mentala berreskuratzea da helburu nagusia. Hori lortzeko, honako hau guztia egiten dugu:
- Balorazio mediko espezializatua
- Fisioterapiarekiko koordinazioa
- Ariketa terapeutikoko eta berregokitzapeneko plana egitea, gimnasioan zein igerilekuan
- Hausturen, ebakuntzen edo immobilizazioen ondorengo errehabilitazioa.
- Kirol- eta lan-lesioen tratamendua.
- Trafiko-istripuen ondorengo errehabilitazioa.
- Ebakuntzak prestatzeko aurre-errehabilitazioko programak.
- Errekuperazioa bizkortzeko ebakuntza osteko errehabilitazioa.
- Min kronikoaren eta muskulu-eskeletoko afekzioen tratamendua.
- Arnas errehabilitazioa.
NORENTZAT DAGO GOMENDATUTA ERREHABILITAZIO-MEDIKUNTZA?
Ebakuntza handi batek zein lesio txiki batek zure bizitza oztopa dezakete, fisikoki zein psikologikoki. Baina zure egoera honako hauetako bat bada, aurrera egiten lagun diezazukegu:
- Lesio traumatikoak edo kirol-lesioak izan badituzu.
- Eguneroko jarduerak mugatzen dizkizuten min iraunkorrak badituzu.
- Ebakuntza bat egin badizute eta behar bezala errekuperatu nahi baduzu.
- Trafiko-istripu bat edo lan-istripu bat izan baduzu.
- Adin jakin bat baduzu eta zure autonomia mantendu nahi baduzu.
- Zure gaitasun fisikoa murrizten duten arnasketa-arazoak badituzu.
Nola lan egiten dugun: berriro ondo sentitzeko prozesu gidatua
Osasunaren arloan ez da ezer zoriaren esku uzten; dena pertsona bakoitzaren ezaugarrietan eta beharretan oinarritutako zientzia eta metodoa da. Izan ere, ez zara zu tratamendura egokitzen, tratamendua zugana egokitzen da.
1. Balorazio mediko osoa.
Lehenik eta behin, zure egoera aztertzen dugu, diagnostiko bat egiten dugu eta errekuperazioaren helburuak zehazten ditugu.
2. Tratamendu-plan pertsonalizatua.
Fisioterapia-taldearekin koordinatuta, errehabilitazio aktiboko plan bat prestatzen dugu, baita haren funtzionamendu egokia egiaztatzeko jarraipen medikoa ere.
3. Aurrerapen segurua eta egokitua.
Zure aurrerapenak kontrolatzen eta haien jarraipena egiten dugu, errekuperazio eraginkorra bermatzeko.
GUNAn errehabilitazioa egitearen abantailak
Osasun-aseguru pribatu, lan-istripuen mutualitate eta kirol-aseguru desberdinekin lan egiten dugu, zure errekuperazioa eskuragarria eta ahalik eta erosoena izan dadin.
- Mediku espezialista baten arreta eta jarraipena.
- Errehabilitazioaren, kirolaren eta osasunaren arteko ikuspegi koordinatua.
- Zure beharretara eta bilakaerara egokitutako plan pertsonalizatua.
- Igerileku klimatizatua eta ariketa terapeutikoa gimnasioan.
JAR DEZAGUN BERRIRO ZURE GORPUTZA MUGIMENDUAN
Errekuperazioa espero baino gehiago kostatzen ari bazaizu, mina desagertzen ez bada edo, besterik gabe, zure eguneroko bizitzara normaltasunez itzultzeko orientazio profesionala behar baduzu, hemen gaude zuri laguntzeko.
Donostiako Errehabilitazio Medikuntzan espezializatutako gure mediku-taldea zure esanetara dago. Ez izan zalantzarik eta deitu +34 943 290 355 telefono-zenbakira edo idatzi administracion@guna.es helbidera hitzordua eskatzeko.