Medikuntza Estetikoa Donostian
Edertasun naturala, osasuna eta prebentzioa
GUNAn, medikuntza estetikoa osasunaren zaintza integralaren beste atal bat dela ulertzen dugu. Horregatik, gure tratamendu medikoen helburua edertasun naturala nabarmentzea, zure larruazalaren kalitatea hobetzea eta zahartzea prebenitzea da, modu seguruan, ahalik eta esku-hartze txikienarekin eta betiere zure beharretara egokituta.
Pertsona bakoitza desberdina delako, edozein tratamendu egin aurretik balorazio mediko osoa egiten dugu: entzuten dizugu, zure beharrak aztertzen ditugu eta zure larruazalera, une bakoitzera eta helburu bakoitzera egokitutako plan bat diseinatzen dugu.
IKUSPEGI BIRSORTZAILEA ETA PREBENTIBOA
Medikuntza estetiko profesionalak ez ditu akatsak zuzentzen soilik; zahartze-prozesu naturala moteltzeko prebentzio-lana ere egiten du.
Ikuspegi horretatik, GUNAn larruazalaren berezko zelulak estimulatzen dituzten tratamendu birsortzaileekin lan egiten dugu, haren irmotasuna, argitasuna eta hidratazioa mantentzeko.
GUNAko Estetika arloko tratamendu nagusiak:
Neuromodulatzaileak
Neuromodulatzaileak
Azido hialuronikoa
Azido hialuronikoa
Kolagenoaren proestimulatzaileak (Phil-Art®)
Kolagenoaren proestimulatzaileak (Phil-Art®)
Plaketetan aberatsa den plasma (PRP)
Plaketetan aberatsa den plasma (PRP)
Mesoterapia
Mesoterapia
Peeling medikoa
Peeling medikoa
Barizeen tratamendua
Barizeen tratamendua
Larruazaleko lesio onberak
Larruazaleko lesio onberak
Doako informazio-kontsulta, inolako konpromisorik gabe
ZENTROKO BESTE ARLOEKIKO INTEGRAZIOA
Estetika-arloa modu naturalean integratzen da GUNAko gainerako espezialitateekin. Izan ere, kasu batzuetan beharrezkoa da tratamendu mediko-estetikoa nutrizioarekin eta/edo ariketa fisikoarekin uztartzea. Profesionalen arteko komunikazioa eta lan egiteko zein pazienteari laguntzeko ikuspegi bateratua funtsezkoak dira beti, eta Donostiako gure mediku-zentroaren abantaila nagusietako bat dira.
ETENGABEKO PRESTAKUNTZAN OINARRITUTAKO PROFESIONALTASUNA
Tratamendu guztiak Ibone Acuriola doktoreak egiten ditu. Medikuntza estetikoan eta nutrizioan espezializatutako medikua da, eta Gipuzkoako Medikuntza Estetikoko Elkarteko kidea. Gure zentroan ziurtatutako produktuak, teknologia mediko aurreratua eta osasun-agintariek bermatutako protokoloak baino ez ditugu erabiltzen.
Izan ere, edertasuna garrantzitsua da, baina osasuna eta segurtasuna dira lehentasuna.
JAKIN NAHI DUZU NOLA LAGUN DIEZAZUKEGUN? ESKATU BALORAZIO PERTSONALIZATUA
Medikuntza estetikoak hobeto sentitzen nola lagun diezazukeen eta etapa bakoitzean zure larruazalaren beharretara hobekien egokitzen den tratamendua zein den jakiteko orientazioa nahi baduzu, pozik emango dizugu informazioa eta zure zalantza guztiak argituko ditugu.
Ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan hitzordua eskatuz, +34 943 290 355 telefono-zenbakira deituz edo administracion@guna.es helbidera idatziz. Gure profesionalen eskutik behar duzun orientazioa eskainiko dizugu.