Fisioterapia traumatologikoa Donostian

Berreskuratu zure mugikortasuna Donostiako fisioterapia-talderik onenarekin

GUNAn muskulu-eskeleto sistemako lesioak ikuspegi integral batetik tratatzen ditugu. Izan ere, mina edo zurruntasuna arintzeaz gain, zure eguneroko jarduerak berreskuratzeko behar duzun guztia lantzen dugu, ondoezaren jatorria traumatismo bat, kolpe bat, eroriko bat, istripu bat, artikulazioen higadura edo ebakuntza bat izan. 

Espezialitate desberdinetako gure fisioterapeutek zure kasua aztertzen dute eta prozesuaren fase guztietan laguntzen dizute: hasierako faseetako mina arintzen, indarra, egonkortasuna eta funtzionaltasun osoa berreskuratzen, baita prozesu eta min kronikoagoak tratatzen ere.

Horretarako, teknologia aurreratua dugu, hala nola ekografoa, talka-uhinak, diatermia eta neuromodulazioa. Gainera, mugikortasuna inpaktu txikiagoarekin lantzeko igerileku terapeutikoa eta guztiz hornitutako gimnasioa ditugu, mugimendu funtzionalaren bidez aurrera egin dezazun. 

Izan ere, helburua da zure eguneroko jardueretara minik gabe itzultzea, zure beharretara egokitutako tratamendu integral eta zehatz baten bidez aurrera egiten ari zaren segurtasunarekin.

ZERTAN DATZA FISIOTERAPIA TRAUMATOLOGIKOA?

Eskuzko tekniken eta ariketa terapeutikoen bidez, mugimendua eta indarra berreskuratzeko lan egiten dugu. 

Honako hauek erabiltzen ditugu:

  • Eskuzko terapia (artikulazioen mobilizazioak, masajeak). 
  • Indarra eta egonkortasuna lantzeko ariketa espezifikoak. 
  • Terapia inbaditzaileak (neuromodulazioa, orratz lehorreko teknika, indikazioaren arabera, etab.).
  • Mugimenduaren eta ibileraren berreziketa. 
  • Jarduerara itzultzeko berregokitze progresiboko programa. 
  • Berrerortzeak prebenitzeko heziketa terapeutikoa.

Fisioterapia traumatologikoaren onurak

  • Mina eta hantura murriztea 
  • Mugikortasuna eta indarra berreskuratzea 
  • Egonkortasuna eta funtzionaltasuna hobetzea
  • Eguneroko, laneko edo kirol-jardueretara itzultzea 
  • Lesio berriak prebenitzea 
  • Norberaren gorputzarekiko konfiantza handiagoa izatea

ZEIN KASUTAN GOMENDATZEN DA FISIOTERAPEUTA TRAUMATOLOGIKO BATENGANA JOATEA?

Fisioterapia traumatologikoa min eta arazo fisiko ugari tratatzeko gomendatzen da. Hemen ohikoenak erakusten dizkizugu, baina zure kasuari buruzko zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan eta informazioa emango dizugu:

  • Hausturak eta ebakuntza osteko errekuperazioa (protesiak, plakak, etab.). 
  • Bihurrituak, luxazioak eta kontusioak. 
  • Tendinopatiak eta muskulu-lesioak.
  • Artrosiak edo higadurak eragindako artikulazioetako mina. 
  • Aurreko lesioen ondorioak. 
  • Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko mugak.

Horrelako egoeretan, zenbat eta lehenago hasi errehabilitazioa, orduan eta hobea izango da errekuperazioa.

BALORAZIOA, TRATAMENDU PERTSONALIZATUA ETA EMAITZAK

Tratamendua hasi aurretik, balorazio osoa egiten dugu, plana zure lesio motara egokitzeko, mina, indarra eta helburu pertsonalak kontuan hartuta. Gainera, klinikaren barruan zein kanpoan orientatzen zaitugu, etxean egiteko jarraibideak emanez, hobekuntzan eta errekuperazioan aurrera egin dezazun.

Emaitzak lehen saioetatik nabaritu daitezke, baina tratamenduaren iraupena zure patologiaren eta tratamenduari ematen diozun erantzunaren araberakoa izango da. Jarraipen etengabea egiten dugu beti, errekuperazio egonkorra eta iraunkorra bermatzeko.

GUNAko fisioterapia aukeratzeko arrazoiak

GUNAn traumatologian espezializatutako fisioterapeutak eta mediku errehabilitatzaile bat ditugu. Prozesu osoan laguntzen dizute eta zientifikoki bermatutako teknikekin tratatzen zaituzte, betiere zure beharretara egokitutako progresio bati jarraituz, urrats bakoitza sendoa eta aurrerapauso bat izan dadin.

Profesional-talde bikaina zure alboan

9 fisioterapeuta ditugu, bakoitza arlo espezifikoetan prestatua. Horri esker, zure kasurako profesionalik egokiena esleitu diezazukegu, eta beharrezkoa denean, taldean ere lan egin dezakegu.

34 ºC-ko igerileku terapeutikoa 

Igerilekuan errehabilitazioa egiteko gune bat dugu, oso baliagarria dena mina, mugikortasun murriztua edo ebakuntza osteko errekuperazioa duten kasuetan.

Gimnasio guztiz hornitua 

Era guztietako ekipamenduak eta gune espezializatuak dituen gimnasio bat dugu. Bertan, mugimendua, luzaketak eta indarra modu aktiboan lantzen ditugu, errehabilitazio azkarragoa eta hobea lortzen laguntzeko.

Zurekin batera egiten dugu aurrera 

Errekuperazio-plan pertsonalizatuak prestatzen ditugu, etxean aurrera egiten jarraitzeko ariketak irakasten dizkizugu, eta zure beharretara egokitutako ariketa funtzionalak txertatzen ditugu, lortutako hobekuntzak eguneroko mugimendu eta keinuetan isla izan dezan. Gainera, prozesu osoan laguntzen dizugu, hori funtsezkoa baita edozein errekuperaziotan.

Diziplina anitzeko zentroa

Mediku errehabilitatzailea dugu, eta behar izanez gero, zure fisioterapeuta zentroko beste zerbitzu batzuekin koordinatu daiteke: Medikuntza, Podologia, Neurologia, Pilates, Kirol Medikuntza, Errehabilitazioa… Dena GUNAtik atera gabe.

BERRIRO MINIK GABE MUGITU NAHI DUZU? ESKATU HITZORDUA

Min edo lesio batetik errekuperatu nahi baduzu, GUNAn lagun zaitzakegu gure fisioterapia traumatologikoan espezializatutako taldearekin.

Jarri gurekin harremanetan 943 290 355 telefonora deituz, idatzi administracion@guna.es helbidera edo bete formularioa.

Pozik emango dizugu informazioa eta behar duzun guztian lagunduko dizugu.

Interesgarriak izan dakizkizukeen beste zerbitzu batzuk GUNAn