Zoru pelbikoaren fisioterapia Donostian
Zure ongizate intimoa ere osasunaren parte da. Landu ezazu Donostiako fisioterapia-talderik onenarekin.
GUNAn, zoru pelbikoaren fisioterapiaren bidez, eguneroko bizi-kalitateari eragiten dioten disfuntzioak tratatzen eta prebenitzen ditugu: gernu-ihesak, pelbiseko mina, prolapsoak, sexu-harremanetako ondoezak, haurdunaldiaren edo erditze osteko aldaketak… Izan ere, zoru pelbikoak uste duguna baino askoz gehiago eusten du.
Zoru pelbikoaren errehabilitazioak errehabilitazio pasiboa (zoru pelbikoko muskuluen elektroestimulazioa) eta errehabilitazio aktiboa (profesionalak gidatutako ariketak) uztartzen ditu. Hau da, ikuspegi kliniko integral batetik lan egiten dugu.
Gainera, egokia den kasuetan, tratamendua teknologia aurreratuarekin osatzen dugu, hala nola diatermiarekin, neuromodulazioarekin eta talka-uhinekin. Teknika horiek mina arintzen eta muskuluen erantzuna optimizatzen laguntzen dute.
Eta garrantzitsua da azpimarratzea GUNAn emakumeekin zein gizonekin lan egiten dugula.
ZERTAN DATZA ZORU PELBIKOAREN LANKETA?
Barne-balorazio osoa egin ondoren, zure kasura egokitutako tratamendu-plan bat diseinatzen dugu.
Honako hauek landu ditzakegu:
- Muskuluak indartzeko eta kontrolatzeko ariketak.
- Biofeedbacka eta elektroestimulazioa, egokia den kasuetan.
- Eguneroko bizitzarako jarraibide pertsonalizatuak (ohiturak, gernu egitea, ahalegin fisikoa, kirola…)
ZORU PELBIKOAREN LANKETAREN ONURAK
- Zoru pelbikoaren kontrol eta indar handiagoa.
- Gernu- eta/edo gas-ihesak murriztea edo desagerraraztea.
- Pelbiseko mina eta horri lotutako gerrialdeko mina arintzea.
- Haurdunaldiaren eta erditzearen ondorengo errekuperazioa.
- Sexu-funtzioa eta bizi-kalitatea hobetzea.
- Mugimenduan segurtasuna eta konfiantza izatea.
Zein kasutan gomendatzen da zoru pelbikoa lantzea?
Ia beti bezala, diagnostiko eta tratamendu goiztiarrek sintomak denborarekin larriagotzea saihesten dute. GUNAn ekografo bat dugu, diagnostikoa osatzeko eta tratamendua hobeto bideratzeko lagungarria dena, egiten duguna zehaztasunez ezagutzeko segurtasuna ematen baitigu. Izan ere, pelbiseko eta abdomeneko muskuluen uzkurdura, erlaxazioa eta egoera denbora errealean ikusteko aukera ematen du.
- Gernu- edo gorozki-inkontinentzia.
- Prolapso arinak edo moderatuak.
- Zistitis errepikakorra.
- Haurdunaldia eta erditze osteko aldia (prestaketa eta errekuperazioa).
- Pelbiseko min kronikoa.
- Orbainak (zesarea, episiotomia…).
- Sexu-disfuntzioak (sexu-harremanetan mina, etab.).
- Abdomeneko gehiegizko presioa duten kirolariak.
BALORAZIOA, TRATAMENDU PERTSONALIZATUA ETA EMAITZAK
GUNAn zure intimitatea eta erosotasuna zaintzen ditugu. Horretarako, helburu errealistak ezartzen ditugu, aurrerapenak berrikusten ditugu, saio bakoitzean tratamendu-plana egokitzen dugu eta zure ongizaterako ingurune atsegin, intimo eta eroso batean lan egiten dugu.
GUNAko fisioterapia aukeratzeko arrazoiak
Tratamendua zoru pelbikoan espezializatutako fisioterapeutek egiten dute, ebidentzia zientifikoan oinarritutako teknikak erabiliz eta tratu hurbila eta errespetuzkoa eskainiz, zure ongizatea baita gure lehentasuna.
Profesional-talde bikaina zure alboan
9 fisioterapeuta ditugu, bakoitza arlo espezifikoetan prestatua. Horri esker, zure kasurako profesionalik egokiena esleitu diezazukegu, eta beharrezkoa denean, taldean ere lan egin dezakegu.
34 ºC-ko igerileku terapeutikoa
Igerilekuan errehabilitazioa egiteko espazio bat dugu, oso tresna eraginkorra mina, mugikortasun murriztua edo ebakuntza osteko errekuperazioa behar duten kasuetan.
Gimnasio osoa
Era guztietako ekipamenduak eta espazio espezializatuak dituen gimnasio bat dugu. Bertan, mugimendua, luzaketak eta indarra modu aktiboan lantzen ditugu, errehabilitazio azkarragoa eta hobea lortzen laguntzeko.
Zurekin batera aurrera egiten dugu
Errekuperazio-plan pertsonalizatuak prestatzen ditugu, etxean aurrera egiten jarrai dezazun ariketak irakasten dizkizugu, eta zure beharretara egokitutako ariketa funtzionalak txertatzen ditugu, hobekuntzak eguneroko mugimendu eta keinuetan isla izan dezan. Gainera, prozesu osoan laguntzen dizugu, hori funtsezkoa baita edozein errekuperaziotan.
Diziplina anitzeko zentroa
Errehabilitazioko mediku espezialista bat dugu, eta, behar izanez gero, zure fisioterapeuta zentroko beste zerbitzu batzuekin koordinatu daiteke: Medikuntza, Podologia, Neurologia, Pilates, Kirol Medikuntza, Errehabilitazioa… Dena GUNAtik irten gabe.
KONTROLA BERRESKURATU ETA HOBETO SENTITU NAHI DUZU? ESKATU HITZORDUA
Erditze osteko errekuperazioa, gernu-ihesak, pelbiseko mina, prolapsoak, sexu-harremanetako eragozpenak… tratatu nahi badituzu, GUNAn lagun diezazukegu gure zoru pelbikoan espezializatutako taldearekin.
Jarri gurekin harremanetan 943 290 355 telefonora deituz, administracion@guna.es helbidera idatziz edo formularioaren bidez.
Pozik emango dizugu informazioa eta behar duzun guztian lagunduko dizugu.