Fisioterapia neurologikoa Donostian

Donostiako fisioterapia-talderik onenarekin funtzionaltasuna eta autonomia berreskuratzeko errehabilitazioa

GUNAko fisioterapia neurologikoa nerbio-sistemako kalteak edo gaixotasunak izan dituzten pertsonei zuzenduta dago. Gure helburua mugimenduaren kontrola berreskuratzen, eguneroko autonomia hobetzen eta bakoitzaren gaitasunak ahalik eta gehien garatzen laguntzea da. 

Ikuspegi integral batetik lan egiten dugu, neurozientziaren aurrerapenak entrenamendu funtzional pertsonalizatuan txertatuz, hobekuntzak eguneroko mugimenduetara eramateko (altxatzea, ibiltzea, biratzea, zamak eustea…). Horretarako, saio aktiboak egiten ditugu guztiz hornitutako gure gimnasioan, baita 34 ºC-ko igerileku terapeutikoan ere. Igerilekua ezin hobea da mugikortasuna eta ibiltzeko gaitasuna lantzeko, inpaktu txikiagoarekin eta erortzeko arriskurik gabe. 

Prozesuak hala eskatzen badu, gure mediku errehabilitatzaileak tratamendua koordinatu eta gainbegiratu dezake, jarraipen kliniko osoagoa bermatzeko. Izan ere, GUNAn ikuspegi profesional eta gizatiar batetik laguntzen dugu, egoera kliniko bakoitzera egokitutako terapien bidez.

ZER DA FISIOTERAPIA NEUROLOGIKOA?

Balorazio zehatza egin ondoren, esku-hartze plan guztiz pertsonalizatua diseinatzen dugu, honako alderdi hauek lantzeko:

  • Gorputz-jarreraren eta orekaren kontrola. 
  • Mugimendua berriro ikastea. 
  • Muskuluak indartzea eta artikulazioen mugikortasuna hobetzea.
  • Koordinazioa eta ibiltzeko gaitasuna. 
  • Muskulu-tonuaren kontrola (espastizitatea edo zurruntasuna). 
  • Eguneroko jardueretarako gaitasun funtzionalak.

Eskuzko terapia, integrazio sentsoriala eta neuroerrehabilitazioaren arloko beste teknika espezifiko batzuk erabiltzen ditugu, besteak beste, ariketa funtzional terapeutikoak eta gimnasioan edo igerilekuan egiten den berregokitzapen aktiboa, egokia den kasuetan.

Fisioterapia neurologikoaren onurak

  • Oreka eta koordinazioa hobetzen ditu. 
  • Indarra eta mugikortasuna handitzen ditu. 
  • Ibiltzeko gaitasuna eta autonomia pertsonala hobetzen laguntzen du. 
  • Erorikoen arriskua murrizten du.
  • Mina eta espastizitatea murrizten ditu. 
  • Arnasteko gaitasuna eta gorputz-jarrera hobetzen ditu. 
  • Motibazioan eta ongizate psikologikoan eragin positiboa du.

ZEIN KASUTAN GOMENDATZEN DA FISIOTERAPIA NEUROLOGIKOA?

Arazo neurologikoak dituen edozein pertsonari lagun diezaiokegu. Ohikoenak honako hauek dira:

  • Iktusa edo garuneko hodietako istripua.
  • Parkinsona eta mugimenduaren beste nahasmendu batzuk.
  • Bizkarrezur-muineko lesioa.
  • Hartutako garuneko kaltea.
  • Esklerosi anizkoitza edo beste gaixotasun neurodegeneratibo batzuk.
  • Neuropatia periferikoak.
  • Orekaren eta ibileraren nahasmenduak.

BALORAZIOA, TRATAMENDU PERTSONALIZATUA ETA EMAITZAK

Lehenik eta behin, egoera neurologikoaren eta funtzionalaren ebaluazio osoa egiten dugu, eta helburu errealistak eta motibagarriak lantzen ditugu.

Beharrezkoa izanez gero, tratamendua zentroko Neurologia Zerbitzuarekin koordinatzen dugu, bi ikuspegi profesionalak uztartzeko. Gainera, kasu askotan, aretoko saioak igerileku terapeutikoko ariketekin konbinatzen ditugu, inpaktu txikiagoko ingurune batean mugimendua errazteko.

Zentroko beste profesional batzuekin ere koordinatuta lan egiten dugu, hala nola psikologoarekin, neuropsikologoarekin eta logopedarekin.

Bilakaera desberdina da pertsona bakoitzarengan, baina beti bilatzen ditugu autonomia handiagoa, segurtasun handiagoa eta bizi-kalitate hobea ekarriko dituzten aurrerapenak. Gainera, etengabeko laguntza funtsezkoa da errehabilitazio mota honetan.

GUNAko fisioterapia aukeratzeko arrazoiak

Tratamendua neuroerrehabilitazioan espezializatutako fisioterapeutek egiten dute, tratu hurbil eta gizatiarra eskainiz. Zure ongizatea alderdi guztietan zaintzea dugu helburu, prozesuaren urrats bakoitzean zainduta eta lagunduta senti zaitezen.

Talde bikaina zure ondoan 

9 fisioterapeuta ditugu, bakoitza arlo espezifikoetan prestatua. Horri esker, zure kasurako profesional egokiena esleitu diezazukegu, eta, beharrezkoa denean, taldean ere lan egin dezakegu.

34 ºC-ko igerileku terapeutikoa 

Igerilekuan errehabilitazioa egiteko espazio bat dugu, oso tresna eraginkorra mina, mugikortasun murriztua edo ebakuntza ondorengo errekuperazioa duten kasuetan.

Gimnasio guztiz hornitua 

Era guztietako ekipamenduak eta espazio espezializatuak dituen gimnasio bat dugu. Bertan, mugimendua, luzaketak eta indarra modu aktiboan lantzen ditugu, errehabilitazio azkarragoa eta hobea lortzen laguntzeko.

Zurekin batera egiten dugu aurrera 

Errekuperazio-plan pertsonalizatuak prestatzen ditugu, etxean aurrera egiten jarrai dezazun ariketak irakasten dizkizugu, eta zure beharretara egokitutako ariketa funtzionalak txertatzen ditugu, hobekuntzak eguneroko mugimendu eta keinuetan isla izan dezan. Gainera, prozesu osoan laguntzen dizugu, hori funtsezkoa baita edozein errekuperaziotan.

Diziplina anitzeko zentroa 

Mediku errehabilitatzaile bat dugu, eta, behar izanez gero, zure fisioterapeuta zentroko beste zerbitzu batzuekin koordinatu daiteke: Medikuntza, Podologia, Neurologia, Pilatesa, Kirol Medikuntza, Errehabilitazioa… Dena Gunatik irten gabe.

ZURE ERREKUPERAZIOAN AURRERA EGIN ETA AUTONOMIA HANDIAGOA LORTU NAHI DUZU? ESKATU HITZORDUA

Nerbio-sistemako kalte edo gaixotasun baten ondoren zeure burua edo senide bat errekuperatzen lagundu nahi baduzu, eta eguneroko autonomia hobetu nahi baduzu, GUNAn lagun diezazukegu gure fisioterapia neurologikoan espezializatutako taldearekin.

Jarri gurekin harremanetan telefonoz, 943 290 355 zenbakira deituta, idatzi administracion@guna.es helbidera edo bete formularioa.

Pozik emango dizugu informazioa eta behar duzun guztian lagunduko dizugu.

Interesgarriak izan dakizkizukeen beste zerbitzu batzuk GUNAn