Podologiako etxez etxeko arreta Donostian

ZURE OINEN OSASUNA ZAINTZEN DUGU ETXETIK IRTEN BEHARRIK GABE

Zenbait egoeratan, podologia-kontsultara joatea ez da erraza izaten. Adineko pertsonek, mendekotasun-egoeran dauden pazienteek, mugikortasun urriko pertsonek edo podologoaren laguntza behar duten arazoak dituztenek arreta espezializatua behar izan dezakete beren etxean bertan.

Horregatik, GUNAn etxez etxeko podologia-zerbitzua eskaintzen dugu, behar duten pertsonei oinen zaintza profesionala hurbiltzeko. 

Gure zentroan eskaintzen ditugun podologia-tratamendu eta -zainketa berberak egiten ditugu etxean, arreta, segurtasun eta emaitza berberekin.

Gure helburua argia baita: zure oinen osasuna eta ongizatea modu eroso, seguru eta hurbilean mantentzen laguntzea.

ZERTAN DATZA ETXEZ ETXEKO PODOLOGIA-ZERBITZUA?

Etxez etxeko podologiari esker, ohiko podologia-tratamenduak egin daitezke etxetik mugitu beharrik gabe. Zerbitzu ohikoenen artean honako hauek daude:

  • Azazkalak moztea eta zaintzea. 
  • Azazkal lodituen tratamendua. 
  • Haragian sartutako azazkalen tratamendua. 
  • Larruazaleko gogortasunak eta kailuak kentzea.
  • Helomen tratamendua. 
  • Oinen prebentziozko zainketak. 
  • Oin diabetikoaren arreta eta jarraipena. 
  • Oinetako ohiko alterazioen balorazioa.

Arreta bakoitza zure behar zehatzetara eta egoerara egokitzen da.

NOLA ETA NORI LAGUNTZEN DIOGU ETXEZ ETXEKO ZERBITZUAREKIN?

Zerbitzu hau bereziki honako pertsona hauei zuzenduta dago:

Adinekoak.

Mendekotasun-egoeran daudenak.

Mugikortasun urria dutenak.

Senide bat zaintzeko laguntza profesionala bilatzen dutenak.

Gaixotasun kronikoak dituztenak.

Lekualdatzeko zailtasunak dituztenak.

Kasu askotan, aldizkako podologia-arretak ondoezak prebenitzen, ibiltzean erosotasuna hobetzen eta etorkizuneko konplikazioak saihesten laguntzen du.

NOLA LAN EGITEN DUGU BISITA HAUETAN?

Modu errazean eta zure beharretara egokituta lan egiten dugu: 

  • Zure beharrak entzuten ditugu. 
  • Zure egoera eta behar duzun arreta mota baloratzen ditugu. 
  • Zure etxerako bisita programatzen dugu. 
  • Tratamendua egiten dugu. 
  • Zainketarako gomendioak eta jarraibideak ematen dizkizugu. 
  • Beharrezkoa denean, jarraipena planifikatzen dugu.
Nola lan egiten dugun etxez etxeko podologia-zerbitzuan

ETXEZ ETXEKO PODOLOGIAREN ONURAK

Etxez etxeko podologia-zerbitzuaren onurarik handiena alferrikako joan-etorriak saihestea da. Horrez gain, beste onura hauek ere baditu:

  • Arreta jasotzen duen pertsonarentzat erosotasun handiagoa. 
  • Arreta profesionala familia-ingurunean. 
  • Podologia-arazoen konplikazioen prebentzioa.
  • Kasu bakoitzera egokitutako aldizkako jarraipena. 
  • Lasaitasun handiagoa familiarentzat. 
  • Arreta pertsonalizatua eta hurbila.

Bizi-kalitatea hobetzen duen zaintza

Oinen osasunak eragin zuzena du pertsonen mugikortasunean, orekan eta autonomian. 

Horregatik, bereziki adineko pertsonen edo mendekotasun-egoeran daudenen kasuan, aldizkako podologia-zainketak erosotasuna mantentzen, arazoak prebenitzen eta bizi-kalitatea hobetzen lagun dezake. 

Gainera, beharrezkoa denean, arreta zentroko beste profesional batzuekin koordinatu dezakegu, laguntza osoagoa eskaintzeko.

Zergatik aukeratu GUNA?

25 urte baino gehiago daramatzagu pertsonen 
osasuna zaintzen.

Etxez etxeko arretan esperientzia duten podologoak ditugu.

Adineko pertsonen eta mendekotasun-egoeran daudenen beharretara egokitutako arreta eskaintzen dugu.

Jarraipen pertsonalizatua egiten dugu.

Tratu hurbila eta profesionala eskaintzen dugu.

Beharrezkoa denean, beste osasun-zerbitzu batzuk koordinatzen ditugu.

Malguak gara egoera bakoitzera egokitzeko.

Behar dituzun konfiantza eta segurtasuna eskaintzen dizkizugu.

FAQ OHIKO GALDERAK:

Batez ere adineko pertsonek, mendekotasun-egoeran daudenek edo mugitzeko zailtasunak dituztenek eskatzen dute, baina etxean podologia-arreta behar duen edonork eska dezake.

Podologiako tratamendu ohikoenak egiten ditugu, hala nola azazkalak moztea, gogorguneak zaintzea, haragian sartutako azazkalak tratatzea edo oin diabetikoaren jarraipena egitea.

Ez. Pertsona askok prebentzio moduan erabiltzen dute zerbitzua, oinen osasun ona mantentzeko.

Kasu bakoitzaren araberakoa izango da. Pertsona batzuek noizbehinkako bisitak behar dituzte, eta beste batzuek, berriz, aldizkako jarraipena.

Bai. Hori da zerbitzuaren helburu nagusietako bat.

Bai. Diabetesa duten pertsonen beharretara egokitutako podologia-zaintzak eta jarraipena egiten ditugu.

Jakina. Askotan, senideak izaten dira adineko pertsona edo mendekotasun-egoeran dagoen pertsona baten arreta antolatzen dutenak.

Bai. Pertsona bakoitzaren beharren arabera, aldizkako azterketak ezar ditzakegu. Eta beharrezkoa izanez gero, arreta gure taldeko profesionalekin koordinatzen dugu: medikuarekin, erizainarekin eta/edo fisioterapeutarekin.

ETXEAN PODOLOGIA-ARRETA BEHAR DUZU?

Zuk edo senideren batek etxetik irten gabe podologia-zaintzak behar badituzue, GUNAn lagun diezazuekegu etxez etxeko podologia-zerbitzuarekin.

Deitu 943 290 355 telefono-zenbakira, idatzi administracion@guna.es helbidera edo bete formularioa, eta zuri laguntzeko modurik onena aurkituko dugu.

Interesgarriak izan dakizkizukeen beste zerbitzu batzuk GUNAn