Haurtxoentzako eta jaioberrientzako etxez etxeko arreta

Laguntza profesionala etxean, atseden hartu eta lehen egunak lasaitasunez bizi ahal izan ditzazuen

GUNAren haurtxoentzako etxez etxeko arreta familiei laguntzeko pentsatuta dago, seme edo alaba bat jaio ondorengo unerik bizienetako eta zorrotzenetako batean.

Lehen egunetan edo asteetan, ohikoa da nekeak, lo faltak edo esperientzia faltak segurtasunik eza edo akidura eragitea. Horregatik, gure zerbitzuak laguntza profesionala eskaintzen du zuzenean zuen etxean, haurtxoaren zaintzan laguntzeko eta gurasook atseden hartu eta indarrak berreskuratu ahal izateko.

Zuen etxera joaten diren profesionalak laguntzaile kualifikatuak eta konfiantza osokoak dira, haurtxoen zaintzan esperientzia dutenak eta GUNAk kontratatutakoak. Horri esker, zerbitzu segurua eta kalitate gorenekoa bermatu dezakegu. 

Gure helburua erraza da: etapa hau zuen etxean lasaitasun, atseden eta konfiantza handiagoarekin bizitzen laguntzea.

Zertan datza jaioberriak dituzten familientzako etxez etxeko arreta?

Zerbitzua bereziki gauez laguntzeko pentsatuta dago, gurasoentzat atseden hartzea zailagoa eta, aldi berean, beharrezkoagoa denean. 

Horretarako, profesional bat zuen etxera joaten da eta denbora horretan haurtxoaren edo haurtxoen zaintzaz arduratzen da, honako zeregin hauek eginez: 

  • Haurtxoari jaten ematea. 
  • Pixoihalak aldatzea. 
  • Gaueko kolikoak edo ondoezak artatzea. 
  • Haurtxoa lasaitzea eta berriro lo hartzen laguntzea. 

Amagandiko edoskitzea dagoenean, amarekin koordinatzen da gauean nola jokatu, edoskitze-aldiak errespetatzeko eta, aldi berean, atseden hartzea errazteko. Horrela, gurasook lasaitasun handiagoz lo egin dezakezue, haurtxoa ondo zainduta eta artatuta dagoela jakinda.

Haurtxoentzako eta jaioberrientzako etxez etxeko arreta

ETAPA HONETAKO ETXEZ ETXEKO ARRETAREN ONURAK

Atseden hartu ahal izateak egunean zehar haurtxoa zaintzen eta harekin gozatzen laguntzen du. Zerbitzu honi esker, gurasoek gauez atseden hartu ahal izango dute. Gainera, amek eta aitek beste onura hauek nabarmentzen dituzte:

  • Lehen egunetako estresa eta nekea murrizten ditu. 
  • Segurtasuna eskaintzen du, esperientzia duen profesional baten laguntza izateari esker.
  • Familia-errutina berrira lasaitasun handiagoz egokitzea errazten du. 
  • Bereziki erabilgarria da erditze anizkoitzen kasuan edo lan-karga handiagoa dakarten egoeretan.

NOIZ GOMENDATZEN DA?

Zerbitzu hau bereziki erabilgarria izan ohi da honako egoera hauetan:

  • Gurasoek erditzearen ondoren atseden hartu behar dutenean. 
  • Haurtxoak gauean maiz arreta behar duenean. 
  • Erditze anizkoitza izan denean edo etxean beste anai-arreba batzuk daudenean.
  • Familiak lehen asteetan laguntza profesionala izan nahi duenean. 
  • Etapa hau lasaitasun handiagoz eta neke gutxiagorekin bizi nahi denean.

Egoera horietako edozeinetan lagun diezazuekegu.

Nola antolatzen den zerbitzua

Familia batek laguntza behar duenean, prozesua elkarrizketa pertsonal batekin hasten da, zuen egoera eta beharrak ezagutzeko. Hortik aurrera:

Zerbitzua planifikatzen da.

Profesional egokia esleitzen da.

Etxez etxeko arreta hasten da.

Gainera, jarraipena egiten dugu zerbitzua behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, egokitzeko.

KONFIANTZA OSOKO PROFESIONALAK

Haurtxoen zaintzan, konfiantza da alderdirik garrantzitsuenetako bat. Horregatik, GUNAn prestakuntza duten eta gure emaginaren laguntza jasotzen duten profesionalekin lan egiten dugu. Horri esker, geure buruari eskatzen diogun kalitate eta segurtasun goreneko zerbitzua bermatu dezakegu.

ZURE HAURTXOA JAIO ONDOREN ETXEAN LAGUNTZA BEHAR DUZU?

Zure haurtxoarekin lehen egunetan edo asteetan laguntza profesionala behar baduzu, GUNAn zure ondoan egon gaitezke.

Deitu 943 290 355 telefono-zenbakira, idatzi administracion@guna.es helbidera edo bete formularioa. Informazioa emango dizugu eta etapa hau lasaitasun handiagoz bizitzen lagunduko dizugu.

Interesgarriak izan dakizkizukeen beste zerbitzu batzuk GUNAn