Fisioterapia pediatrikoa Donostian

HAURREI GARAPENEAN LAGUNTZEN DIEGU HAIEN MUGIKORTASUNA HOBETZEKO DONOSTIAKO FISIOTERAPIA-TALDERIK ONENAREKIN

GUNAn, haurtxoei, haurrei eta nerabeei laguntzen diegu garapen motorrean eta lesioen edo ebakuntzen ondorengo errekuperazioan, ikuspegi kliniko batetik. Jolasa ikasteko eta aurrera egiteko tresna gisa erabiltzen dugu, eta motibazioa oinarri hartzen dugu, aurrerapen bakoitza lorpen dibertigarri bihur dadin. 

Ikuspegi integral batetik lan egiten dugu, hazkundearen etapa bakoitzera egokituz. Horretarako, pediatrian espezializatutako fisioterapeutak ditugu, baita 34 ºC-ko igerileku terapeutikoa ere, mugikortasuna eta karga inpaktu txikiagoarekin lantzeko. Gainera, gure gimnasioan saio aktiboak egiten ditugu, indarra, oreka eta kontrol motorra modu seguruan hobetzeko.

Gainera, beharrezkoa denean, tratamendua ekografia eta teknologia aurreratuen bidez osatzen dugu, hala nola diatermia edo neuromodulazioa erabiliz. Teknika horiek hazkundearekin lotutako patologietan, min iraunkorrean edo muskuluetako nahasmendu konplexuetan errekuperazioa optimizatzen laguntzen digute. 

Eta hori guztia gure mediku errehabilitatzailearekin koordinatuta egiten dugu. Hark ikuspegi kliniko osoa eskaintzen du, eta prozesu osoan zehar taldeari eta familiei laguntzen die. 

Gure helburua argia da: haur bakoitzak autonomia, konfiantza eta ongizate handiagoa lortzea, jolasa ikasteko eta aurrera egiteko tresna gisa erabiliz eta prozesuaz gozatuz.

ZER DA FISIOTERAPIA PEDIATRIKOA?

Haurraren garapenaren balorazio sakona egin ondoren, haren adinera, beharretara eta bilakaerara egokitutako plan pertsonalizatua diseinatzen dugu, honako alderdi hauek lantzeko:

  • Garapen psikomotorra: iraultzea, lau hankatan ibiltzea, eserita egotea, ibiltzea…
  • Gorputz-jarreraren kontrola eta oreka.
  • Koordinazioa eta indarra.
  • Arnas garapena.
  • Ebakuntza edo lesio baten ondorengo errehabilitazioa.
  • Hazkundearen ondoriozko nahasmenduen eta minen prebentzioa.

Pediatriako teknika espezifikoak eta ariketa terapeutikoa erabiltzen ditugu, jolasa ikaskuntzaren oinarri hartuta. Eta, kasuak hala eskatzen badu, igerilekuko hidroterapia eta gimnasioko ariketa aktiboak txertatzen ditugu, inpaktu txikiagoarekin emaitzak hobetzeko.

Fisioterapia pediatrikoaren onurak

  • Mugimendua eta autonomia hobetzen ditu. 
  • Garapen motor egokia sustatzen du. 
  • Minak eta gorputz-jarrerarekin lotutako konplikazioak murrizten ditu.
  • Arnasketa hobetzen eta biriketako gaixotasunak tratatzen laguntzen du. 
  • Autoestimua eta sozializazioa indartzen ditu. 
  • Familiei laguntzen die, etxean jarraitzeko heziketa eta jarraibideak eskainiz.

Noiz gomendatzen da fisioterapeuta pediatrikoarengana joatea?

Garapen motorrean alerta-seinaleren bat antzematea nahikoa arrazoi da kontsulta egiteko eta haurrari hasieratik lagundu ahal izateko, diagnostiko goiztiarra oso garrantzitsua baita. Besteak beste, honako egoera hauetan: 

  • Garapen psikomotorraren atzerapenak. 
  • Ibiltzeko arazoak edo gorputz-jarreraren nahasmenduak (eskoliosia, oin lauak…) 
  • Sortzetiko tortikolisa eta plagiozefalia. 
  • Garun-paralisia eta beste patologia neurologiko batzuk. 
  • Arnas gaixotasun errepikakorrak. 
  • Kirol-lesioak edo traumatismoak. 
  • Muskulu-tonuaren nahasmenduak. 
  • Hazkundearen ondoriozko minak.
 Fisioterapia pediatrikoaren onurak

BALORAZIOA, TRATAMENDU PERTSONALIZATUA ETA EMAITZAK

Prozesu osoan zehar, etengabeko komunikazioa mantentzen dugu familiarekin. Egunerokorako gomendioak eta etxean egiteko ariketak eskaintzen dizkizuegu, saioetan egindako lana indartzeko. Gainera, beharrezkoa denean, tratamendua zentroko beste profesional batzuekin koordinatzen dugu, hala nola logopedarekin, neuropsikologoarekin, Neurologia Zerbitzuarekin, Medikuntza Errehabilitatzailearekin edo Lehen Mailako Arretarekin…

Emaitzak eta errekuperazio-denbora kasu bakoitzaren araberakoak dira, haur bakoitzak bere erritmoan egiten baitu aurrera.

Gure helburua haurrak segurtasun eta autonomia handiagoa lortzea eta mugimenduaz minik edo mugarik gabe gozatzea da.

GUNAko fisioterapia aukeratzeko arrazoiak

Tratamenduak ingurune eroso, seguru eta txikienen beharretara egokitu batean egiten dira. Gure fisioterapeuta pediatrikoek haurraren ongizatea jartzen dute beti erdigunean, haren errekuperazioa bezain garrantzitsua baita.

Talde bikaina zure ondoan 

9 fisioterapeuta ditugu, bakoitza arlo espezifikoetan prestatua. Horri esker, zure kasurako profesional egokiena esleitu diezazukegu, eta, beharrezkoa denean, taldean ere lan egin dezakegu.

34 ºC-ko igerileku terapeutikoa 

Igerilekuan errehabilitazioa egiteko espazio bat dugu, oso tresna eraginkorra mina, mugikortasun murriztua edo ebakuntza ondorengo errekuperazioa duten kasuetan.

Gimnasio guztiz hornitua 

Era guztietako ekipamenduak eta espazio espezializatuak dituen gimnasio bat dugu. Bertan, mugimendua, luzaketak eta indarra modu aktiboan lantzen ditugu, errehabilitazio azkarragoa eta hobea lortzen laguntzeko.

Zurekin batera egiten dugu aurrera 

Errekuperazio-plan pertsonalizatuak prestatzen ditugu, etxean aurrera egiten jarrai dezazun ariketak irakasten dizkizugu, eta zure beharretara egokitutako ariketa funtzionalak txertatzen ditugu, hobekuntzak eguneroko mugimendu eta keinuetan isla izan dezan. Gainera, prozesu osoan laguntzen dizugu, hori funtsezkoa baita edozein errekuperaziotan.

Diziplina anitzeko zentroa 

Mediku errehabilitatzaile bat dugu, eta, behar izanez gero, zure fisioterapeuta zentroko beste zerbitzu batzuekin koordinatu daiteke: Medikuntza, Podologia, Neurologia, Pilatesa, Kirol Medikuntza, Errehabilitazioa… Dena Gunatik irten gabe.

ZURE SEME-ALABAREN GARAPENA HOBETZEA ETA ASKATASUNEZ MUGITZEA NAHI DUZU? ESKATU HITZORDUA

Zure seme-alabak garapen motorrean arazoren bat izan dezakeela uste baduzu, lesioren bat izan badu edo ebakuntza egin badiote, GUNAn lagun diezazukegu gure fisioterapia pediatrikoan espezializatutako taldearekin.

Jarri gurekin harremanetan telefonoz, 943 290 355 zenbakira deituta, idatzi administracion@guna.es helbidera edo bete formularioa.

Pozik emango dizugu informazioa eta behar duzun guztian lagunduko dizugu.

Interesgarriak izan dakizkizukeen beste zerbitzu batzuk GUNAn