Drainatze linfatikoa Donostian

Arintasuna zure gorputzarentzat, ongizatea zure egunerokoan, Donostiako eskurik onenetan

Drainatze linfatikoa eskuzko teknika bat da, maniobra leun, erritmiko eta protokolizatuetan oinarritua. Maniobra horiek azaleko sistema linfatikoan eragiten dute, ehunetan pilatutako likidoak (edema) eta zain-sistemak kanporatu ezin dituen makromolekulak murrizten lagunduz, hantura eta astuntasun-sentsazioa arinduz. 

Gainera, ebakuntza osteko errekuperazio-prozesuan bazaude edo zure egoerak hala eskatzen badu, mediku errehabilitatzaile bat dugu, tratamendu-plana koordinatu eta gainbegiratu dezakeena, jarraipen zehatzagoa egiteko.

ZERTAN DATZA DRAINATZE LINFATIKOA?

Eskuzko maniobra motel, erritmiko eta zehatzen bidez, sistema linfatikoaren funtzionamendua estimulatzen dugu, likidoak odol-zirkulaziora itzultzea hobetzeko:

  • Gutxieneko presioa: gehiegizko presioak hodi linfatikoak kolapsatu eta drainatzea blokeatzen du, linfak odolak baino dentsitate handiagoa duelako. 
  • Lubrifikatzailerik gabe: horrela, azala norabide tangentzial batean mugitzen dugu. 
  • Erritmo pausatua: linfaren mugimendua motela da; masajearekin azkartzen badugu, kolapsatu egin daiteke. 

Tratamendu-planak etxean egiteko drainatze-ariketa funtzionalak edo gure igerileku terapeutikoan ariketak egiteko aukera izan ditzake osagarri gisa, ura 33-34 ºC-ko tenperaturan dagoela.

Drainatze linfatikoaren onurak

  • Edemak eta likidoen atxikipena murriztea. 
  • Mina eta astuntasun-sentsazioa arintzea. 
  • Azalaren itxura hobetzea.
  • Ebakuntza osteko errekuperazioa bizkortzea. 
  • Eguneroko bizitzan erosotasun eta mugikortasun handiagoa izatea. 
  • Sistema linfatikoko konplikazioak prebenitzea.

Noiz gomendatzen da drainatze linfatikoa?

Tratamendua goiz hasteak edemaren bilakaera geldiarazten, ahalik eta azkarren murrizten eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du.

Onkologia: gongoil linfatikoak erauzi edo erradioterapia jaso ondoren, linfa funtzionatzen duten eremuetara bideratzen laguntzen baitu.

Ongizatea eta nerbio-sistema: erlaxazio sakona eragiten du, eta horrek min kronikoa arintzen laguntzen du.

Ebakuntza osteko errekuperazioa: ebakuntza onkologikoen, estetikoen, traumatologikoen eta ortopedikoen ondorengo hantura murrizten du.

Zirkulazio-arazoak: zainetako itzulera eskasa eta hanka nekatuak.

Haurdun dauden emakumeak: haurdunaldiko edemak tratatzeko gomendatzen da.

BALORAZIOA, TRATAMENDU PERTSONALIZATUA ETA EMAITZAK

Hasi aurretik, balorazio bat egiten dugu tratamendua zure edemaren larritasunera, haren kausara, zure aurrekari medikoetara eta helburuetara egokitzeko. Beharrezkoa izanez gero, tratamendua zentroko beste profesional batzuekin koordinatzen dugu.

GUNAko fisioterapia aukeratzeko arrazoiak

Gure fisioterapeutek drainatze linfatikoan eta edemen tratamenduan prestakuntza espezifikoa dute, eta teknika guztiak ingurune seguru batean aplikatzen dira, etengabeko jarraipenarekin.

Profesional-talde bikaina zure alboan 

9 fisioterapeuta ditugu, bakoitza arlo espezifikoetan prestatua. Horri esker, zure kasurako profesionalik egokiena esleitu diezazukegu, eta beharrezkoa denean, taldean ere lan egin dezakegu.

34 ºC-ko igerileku terapeutikoa 

Igerilekuan errehabilitazioa egiteko gune bat dugu, oso baliagarria dena mina, mugikortasun murriztua edo ebakuntza osteko errekuperazioa duten kasuetan.

Gimnasio guztiz hornitua 

Era guztietako ekipamenduak eta gune espezializatuak dituen gimnasio bat dugu. Bertan, mugimendua, luzaketak eta indarra modu aktiboan lantzen ditugu, errehabilitazio azkarragoa eta hobea lortzen laguntzeko.

Zurekin batera egiten dugu aurrera 

Errekuperazio-plan pertsonalizatuak prestatzen ditugu, etxean aurrera egiten jarraitzeko ariketak irakasten dizkizugu, eta zure beharretara egokitutako ariketa funtzionalak txertatzen ditugu, lortutako hobekuntzak eguneroko mugimendu eta keinuetan isla izan dezan. Gainera, prozesu osoan laguntzen dizugu, hori funtsezkoa baita edozein errekuperaziotan.

Diziplina anitzeko zentroa 

Mediku errehabilitatzailea dugu, eta behar izanez gero, zure fisioterapeuta zentroko beste zerbitzu batzuekin koordinatu daiteke: Medikuntza, Podologia, Neurologia, Pilates, Kirol Medikuntza, Errehabilitazioa… Dena GUNAtik atera gabe.

ZURE GORPUTZA ARINAGO SENTITU ETA ZURE ONGIZATEA BERRESKURATU NAHI DUZU? ESKATU HITZORDUA

Likidoen atxikipena murriztu, hantura arindu eta astuntasun-sentsazioa gutxitu nahi badituzu, GUNAn lagun zaitzakegu gure drainatze linfatikoan espezializatutako taldearekin.

Jarri gurekin harremanetan 943 290 355 telefonora deituz, idatzi administracion@guna.es helbidera edo bete formularioa.

Pozik emango dizugu informazioa eta behar duzun guztian lagunduko dizugu.

Interesgarriak izan dakizkizukeen beste zerbitzu batzuk GUNAn