CAS | EUS
Fisioterapia neurologikoaren arloan espezializatutako profesionalak ditugu, neurofisiologian eta biomekanikan egindako azken aurrerapenen ezagutza-maila handia dutenak. Tratamenduak gimnasioan eta/edo igerilekuan edota ohatilan egiten dira, eta etxeetara ere joaten gara.
Komunikazioarekin, hizkuntzarekin, hizketarekin, ahotsarekin eta irensketarekin zerikusia duten patologiak ebaluatu, diagnostikatu eta horietan esku hartzeaz arduratzen da logopeda, baita ikaskuntza-arazoetatik eratorritako zailtasunetan ere. Logopedak adin guztietako pertsonak artatzen ditu: haurrak, nerabeak eta helduak.
Haurdunaldian ariketa fisikoa egiteak egoera fisiko orokorra hobetzen du (kardiobaskularra, muskularra) eta pisua gehiegi handitzea saihesten du, erditzearen lana erraztuz, arrisku txikiagoarekin.
Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU