Edoskitzea eskaeran edo ordutegian oinarritua?

Centro Guna - Apoyo Lactancia 1Zenbatero jan behar du jaioberri batek? Ordutegi bat gordetzea beharrezkoa ahal da? Nola jakin dezaket nire umeak nahiko jan duen? Hauek izaten dira ama guztien ohizko  galderak.

Berdin dio lehenerdia edo ez izatea; edoskitzaroak beti sortzen ditu zalantzak. Ohikoenetarikoa zenbat aldiz elikatu behar den jaioberria da. Edoskitze arrakastatsua izateko, garrantzitsua da haurra eta amak jarrera egokia izatea. Esne ekoizpena egonkortu arte, jarrera egokiena zuk umea gose denean elikatzea izango da (eskaeraren arabera) Ordutegirik EZ, ez maiztasun ez iraupenerako.  Beraz ez dugu inoiz hartualdia mugatuko, bularraren azkeneko esnea gantzetan eta kalorietan oparoagoa delako.

Gogora ezazu, zenbat eta gehiago bulartu, gero eta esne gehiago sortuko duzu. Gainera hartualdi asko egiteak bularreko ingurgitazioak eta pisu galerak ekidituko ditu.

 Jaioberriak hilabete bat edo bi izatean normalena 7 eta 9 hartualdi bitartean egitea da. Hala ere, ume bakoitza desberdina da, eta batzuk bi orduro eskatzen duten bitartean beste batzuk 4 ordu eskatu gabe egongo dira. Muga nolanahi lau ordutan ezarrita dago, hau baita ume batek jan gabe pasa ditzakeen ordu topea, gauetan orobat eta lehen hilabete eta erdian batezere.

Edoskaldien arteko denbora, lehenengo hartualdia hasten denetik hurrengoaren hasierararte kontatzen da.

Batezere hasieran, eguneko 24 orduak edoskitzen zaudela irudituko zaizu, sentimendu hau normala da eta ez dizu sentsazio txarrik sortu behar. Garai gogorra da eta esfortsu askokoa baina gogoratu umea hasten den heinean gero eta errezagoa izango dela, erregularragoa eta arautuagoa bihurtuko dela edoskitzea.

alazne_korro_matrona_centro_guna_donostia_san_sebastián
Alazne Korro / Amagina – Centro Guna

Ama guztien ardura eta beldur nagusia beraien umea ondo eta nahiko elikatzen ari den jakitea da. Lasai egoteko hoberena umea harretaz begiratzea da. Umeak jan ondoren baketsu eta bapo gelditzen bada, lau eta sei pardal bitartean bustitzen baditu, kaka eta lo ondo egiten badu eta pisua irabazten baldin badu lasai gelditu gaitezke, gure umea ondo elikatuta dago.

Ostera, umea jan ondoren urduri, ase gabe eta gustora ikusten ez baduzu. Gosea duela ugari erakusten badu eta egunean zehar sarri negarrez hasten bada, baliteke behar duen beste jaten ez egotea. Deitu ezazu zure pediatra zalantzaren bat izanez gero eta jakin ezazu jaio eta alta eman eta 48-72 orduro umeak pediatriaren eskutik ebaluazio bat pasatu beharko duela dena ondo dagoela ziurtatzeko. Errebisio honetan, pisatu eta neurtu egingo zaie eta bularra ondo ematen ari zaiola ziurtatuko da.

Bisita honi probetxu atera eta galdetu sortu zaizkizun zalantza guztiak elikadurari buruz. Eramazazu umea ezartzen zaizkion bisita guztietara, hau baita pisua kontrolatzeko eta ondo elikatzen ari dela egiaztatzeko erarik egokiena.

Edoskitzeari buruz informazio gehiago behar baduzu emagilearekin zita eskatu dezakezu.

Entradas relacionadas

Deja un comentario